Polizia etxe bati eraso diote Nigerian
LAGOS. Nigeria iparraldean dagoen Maiduguri hiriko polizia etxe baten aurka eraso suizida bat egin dute, eta gutxienez lau lagun hil dituzte, eta beste hainbat zauritu. Leherketa izugarria izan dela kontatu dute lekukoek. Ordu batzuk lehenago hiri berean beste atentatu batean beste lagun bat hil dute. Inork ez ditu erasoak aldarrikatu, baina, Boko Haram talde islamista izan dela uste dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu