aeb

Poliziak gazte beltz bat hil du Missourin

Gasolindegi batean tirokatu dute 18 urteko gaztea.

2014ko abenduaren 24a
12:37
Entzun

Ferguson hiritik gertuko gasolindegi batean egin diote eraso gazteari, Missouri estatuan. Antonio Martinek gutxienez tiro bat jaso du, St. Louis Post-Dispatch egunkariak gaztearen senideen iturriak aipatuz dioenez. Poliziaren arabera, arma bat zeraman gazteak, eta tiroa egiteko keinua egin dio polizia bati. Horren ondotik, hamarnaka lagunek protesta egin dute inguruan, eta tokiko poliziek hainbat lagun atxilotu dituzte.

Ugariak dira azkenaldian AEBetan Poliziak beltzen aurka gehiegizko indarkeria erabiltzen duela erakusten duten kasuak. Azken asteetan, protesta ugari izaten ari dira hainbat hiritan, Poliziaren jokabidea salatzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.