Tortura

Poliziaren galdeketak grabatzen hasteko asmoa dute Frantzian, baina "terrorismoarekin" zerikusia dutenak ez

Torturak eta tratu txarrak eragozte aldera, Poliziaren galdeketa guztiak bideoz grabatzea aztertzen ari da Frantziako Gobernua. Nolanahi ere, "terrorismoarekin" eta "antolatutako krimenarekin" lotuta egiten diren galdeketak arau horretatik kanpo geratuko lirateke.

2006ko abuztuaren 30a
18:23
Entzun
Le Figaro egunkariak plazaratu du informazio hori. Justizia Ministerioarena da proiektua, eta Pascal Clement ministroa haren bultzatzaile. Nolanahi ere, Frantziako Gobernu barruan zenbaitzuk zuhur hartu dute proposamena; esate baterako, Nicolas Sarkozy Barne ministroak errezeloz hartu du, eta poliziaren galdeketak grabatzekotan epaileen aurreko deklarazioekin ere gauza bera egiteko eskatu du.

Polizia sindikatuek eta epaile zein abokatu elkarteek zenbait erreparo agertu dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.