Mundua

Poliziaren ibilgailu bati lehergailuz eraso diote Sri Lankan, eta gutxienez hamar hil dira

75 bat lagun zauritu dira. Tamil Tigreen gerrillari egotzi diete agintariek erasoa. Tamil herriaren independentzia aldarrikatzen du erakunde armatu horrek.

2008ko maiatzaren 16a
17:02
Entzun
Poliziaren autobus baten kontra atentatua egin dute Colombon, Sri Lankakohiriburuan, eta gutxienez, hamar lagun hil dira. Halaber, 75 lagun zauritu dira eta inguruko ospitaleetara eraman dituzte. Agintariek uste dute Tamil Aberriaren Askapenerako Tigreen gerrillako ekintzaile suizida batek egin duela atentatua. Azalpen hori bat dator Tamil Tigreen hurbileko web orri batek emandako azalpenarekin: "motor-bonba batek poliziaren autobusa jo" duela.

Tamil Tigreen hurbileko iturri horren arabera, ekitaldi ofizial bat babestera zihoazen polizia horiek eta Mahinda Rajapakse presidenteak parte hartu behar zuela iradoki dute. Hain zuzen ere, presidentea zegoen lekutik hurbil gertatu dela atentatua.

Tamil herriaren independentzia aldarrikatzen dute Tamil Tigreek; Sri Lanka ekialdean eta iparraldean gehiengoa dira tamilak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.