Mundua

Poliziaren kaserna baten kontrako erasoa egin dute Kortsikan

Tankeen aurkako kohetea bota dute bart Ajaccio herrian. Kalte materialak eragin ditu.

2007ko irailaren 15a
12:40
Entzun
Frantziako Poliziaren aurkako kaserna baten kontra egin dute bart Kortsikan, Ajaccio herrian, tankeen kontrako kohete bat botata. Erasoak kalte materialak eragin ditu. Ehunen bat lagun bizi dira bertan.

Kuarteleko kafetegia eta jatetxea hartzen dituen eraikinean jo du koheteak eta, Poliziak jakinarazi duenez, inor bizi ez den leku batetik jaurti dute ezezagun batzuek, 200 metrotik. Ez dute inor atxilotu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.