NASAk gaur jakinarazi duenez, Groenlandiako eta Antartidako izotza orain arte uste zena baino azkarrago ari dira urtzen, eta espero baino lehenago eragingo du horrek itsasoaren mailan. 2006an esate baterako poloek 475 gigatonako masa konbinatua galdu zuten bataz beste eta kopuru hori nahikoa da urtean itsasoaren maila 1,3 milimetro igotzeko.
Poloetako izotza glaziarretakoa baino azkarrago ari dela urtzen ere jakinarazi du NASAk. Mendietan 402 gigatona galdu zituen izotzak. 1999 eta 2009 urteak bitartean satelitetik jasotako irudiak aztertu ditu NASAk, eta urtetik urtera 36,3 gigatona gehiago urtzen dela kalkulatu dute. Galera horrek jarraitzen badu, 2007an hainbat adituk egin zuten Klima Aldaketaren bileran egindako iragarpenak aise gaindituko direla gaineratu du NASAk.