«Artikoak izotz asko galtzen du udan, eta badirudi neguan normalean baino izotz gutxiago sortzen duela», azaldu du Mark Serrezek, Koloradoko Unibertsitateko Elurra eta Izotzari buruzko Datuen Zentro Nazionaleko irakasleak. Science aldizkariak atzo kaleratu zuen ikerketarekin daude lotuta haren adierazpenak. Bertan diotenez, gizakiak eragiten dituen berotegi gasen eraginez, poloak gero eta azkarrago ari dira urtzen. Baina Serrezek ohartarazi du, Artikoko izotza urtzeak mundu osoan izango duela eragina, batez ere, basoko animalia eta landareengan.
ITSASOAREN MAILA GORA. 1972an Artikoko itsasoak aztertzen hasi zirenetik, izotz mendiak ez dira handitu. Aldiz, 100.000 kilometro koadrotan murriztu da urtero izotzaren eremua. Ondorioz, itsasoaren maila urtero hiru milimetro igotzen bada, urtze horren ondorioz 0,35 milimetro gehiago igo liteke urtero.
Frantziako Pierre eta Marie Curia Unibertsitateko adituek azaldu dutenez, Lurreko latitude altuetan klima aldaketak eragin handiagoa du, gasak han pilatzen direlako.
Poloetako izotza azkarrago ari da urtzen, kutsadura handitu ahala
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu