ukraina

Poroxenkok bukatutzat eman du su-etena

Milizianoekin biltzeko konpromisoa hartu du Ukrainako presidenteak, Menia amaitu dela jakinarazi arren.  

Ukrainako bi soldadu, Lugansk inguruan. IVAN BOBERSKYY / EFE
2014ko uztailaren 1a
07:45
Entzun

Petro Poroxenko presidenteak azaldu duenez, ez da "bake planari bizia emateko aukera bikaina" gauzatu. "Aurrera egingo dugu, gure lurraldea askatuko dugu", esan du Ukrainako Segurtasun Kontseiluan, su-etenaren amaiera iragartzerakoan. 

Menia atzo 22:00etan amaitu zen. Halere, bi aldeen arteko borrokak izan dira egunotan, eta gaur ere jarraitzen dute, Donetsk inguruan. 

Ekainaren 20an iragarri zuten su-etena Ukrainako armadak eta Luhansk eta Donetsk eskualdeetako errusiazaleek. Astebetekoa zena luzatu egin zuten, hilaren 30era arte.

Errusiak ere hitz egin du Ukrainako gatazkaz. Atzerri Ministerioak plazaratutako ohar batean dio su-etenaren amaieraren ondotik ere, "negoziazioetara itzultzeko ahaleginak egiten" jarraitu behar dutela. Helburu horretan Moskuk "laguntza" eskainiko duela gaineratu du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.