mundua

Port Saideko sarraskiagatik heriotza zigorra berretsi dute 21 lagunentzat

Urtarrila amaieran emandako epaia berretsi du Egiptoko auzitegi batek. Bost laguni bizi bitarteko kartzela zigorra ezarri diete. Al Ahly taldeko ultrek hainbat eraikin erre dituzte, protesta gisa. Kairo erdigunean izandako istiluetan gutxienez hiru lagun hil dira.

2013ko martxoaren 9a
18:42
Entzun

Port Said futbol zelaiko sarraskia ikertu duen auzitegiak berretsi egin du joan den urtarrilean 21 laguni jarri zieten heriotza zigorra. Gaineko 52 lagunetatik bosti bizi bitarteko kartzela zigorra ezarri diete, 28 lagun absolbitu egin dituzte; eta gainerakoei 5,10 eta 15 urteko zigorrak ezarri dizkiete. Polizia bati 15 urteko zigorra ezarri diote, besteari bizi bitartekoa; beste zazpi absolbitu dituzte.

Gaur auzitegian izan dira futbol taldeko jarraitzeak, baita segurtasun indarretako hainbat arduradun ere.

Al Masry etxeko taldearen eta Al Ahly kairotarraren Ligako partida bukatu osteko liskarretan, 74 lagun hil ziren Egipto ipar-ekialdeko Port Said hiriko futbol zelaian.

Epaiaren berri jakin ostean, Al Ahly taldeko ultrek protesta egin dute Kairoko Zamalek auzoan; Poliziaren Kluba erre dute. Egiptoko Futbol Federazioaren egoitza ere erre dute.

 

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.