Emigranteen botoak zenbatu ostean PPk Galiziako Legebiltzarrean 38 parlamentari izango ditu, martxoaren 1eko hauteskundeetako kontaketatik bat galdu du, baina eutsi egin dio gehiengo osoari. PSGk irabazi du legebiltzarkide bat, eta orain 25 ditu. BNGk 12 ditu.
Alberto Nuñez Feijoo PPko buruzagia izendatuko dute Xuntako lehendakari. Aurreko legealdian Emilio Perez Touriño (PSG) izan zen, BNGrekin koalizioan -25 parlamentari eta 13 zituzten hurrenez hurren; PPk 37-.
MunDUA
PPk legebiltzarkide bat galdu du Galizian, baina eutsi egin dio gehiengo osoari
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu