espainia

PPk lehen aldiz irabazi du Andaluzian, baina gehiengo osorik gabe

Legebiltzarrerako hauteskundeetan 50 diputatu lortu ditu, PSOEk 47. Honek, agintzen segitzeko, IUren babesa beharko du (emaitzak bikoiztu ditu IUk). Asturiasen oraingoan sozialistak nagusitu dira, ez Foro Asturias, baina haiek ere ez dute gehiengo osorik. Bi erkidegoetan parte hartzea %11 jaitsi da.

2012ko martxoaren 26a
13:59
Entzun

PPk aurreneko aldiz irabazi ditu Andaluziako (Espainia) legebiltzarrerako hauteskundeak. Baina gehiengo osorik gabe. Bost diputatura geratu da. PSOEk, agintzen jarraitzeko, IUren babesa beharko du.

Andaluzia ez da edozein lurralde Espainiako lehia politikoan, eskualde autonomikorik jendetsuena baita: zortzi milioi eta erdi biztanle dauzka ia-ia—. 1978an Espainiako Konstituzioa jarri zutenetik, PSOEren esku egon da erkidegoko agintaritza.

Asturiasen (Espainia) PSOE gailendu da, gehiengo osorik gabe.

ANDALUZIA botoen %99,8 zenbatuta (gehiengo osoa, 55 diputatu):

- PP: 50 diputatu (2008tik +3), %40,6. Presidentegaia: Javier Arenas.

- PSOE: 47 (-9), %39,5. Presidentegaia: Jose Antonio Griñan (hura izan da azken legealdiko presidentea). 

- IU: 12 (+6), %11,3.

Parte hartzea %62koa izan da (-%10,5).

ASTURIASbotoen %99,9 zenbatuta (gehiengo osoa, 23 diputatu):

- PSOE: 16 (2011tik +1), %32. Presidentegaia: Javier Fernandez.

- Foro Asturias: 13 (-3), %24,8. Presidentegaia: Francisco Alvarez Cascos (hark lortu zuen iaz presidente kargua).

- PP: 10 (berdin), %21,5. Presidentegaia: Mercedes Fernandez.

- IU: 5 (+1), %13,7.

- UPD: 1 (+1), %3,7.

Parte hartzea %55ekoa izan da (-%11).

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.