Prachanda maoistak lehen ministro karguaren zina egin du Nepalen

ERREDAKZIOA
2008ko abuztuaren 19a
00:00
Entzun
Pushpa Kamal Dahal Prachanda buruzagi maoista Nepalgo lehen ministroa da jada. Izan ere, karguaren zina egin du herritarren izenean. Ekitaldian topi jantzi du, Nepalgo txapela.

Batzar Konstituziogilean 464 boto eskuratu ondotik, lehen ministro izendatu zuten maoista ostiralean. Horretarako, ordea, aurretik leninistekin eta madheshiekin koalizioa eratu behar izan zuen Prachandak.

Lehen ministroak Gobernua eratu behar du orain. Dagoeneko, Finantza eta Defentsa Ministerioak hartu dituzte maoistek. Leninistek, berriz, Turismo eta Barne Ministerioak hartuko dituzte. Azkenik, madheshiak Hezkuntzako Ministerioa antolatzean adostu dira.

Aldarrikatu berri duten Errepublikak aro berri bat ekarri du Nepalera. Pushpa Kamal Dahalek Konstituzioa eratu beharko du hurrena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.