Presidentea hautatuko dute gaur Kamerunen
JAUNDE. Kamerungo presidentetzarako bozetan 23 hautagai lehiatuko dira gaur. Kanpainan ez da inkestarik egin, baina ia denek Paul Biya egungo presidentea dute faboritotzat. 29 urte daramatza boterean, eta oposizioko hautagaiek salatu dute kanpainan propagandarako baliabideak monopolizatu dituela. Azkenaldian, protesta ugari izan dira Kamerunen, bai oposizioarenak, bai iparraldeko independentistenak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu