Abd Rabbou Mansour al-Hadi da gaur Yemengo presidentetzarako hauteskunde egunean bozkatzeko izango duten hautagai bakarra.
Al-Hadi hautagai bakarra da GCC Golkoko Lankidetzarako Kontseiluak erregimenarekin eta oposizioko plataforma nagusiarekin akordio baten bidez. 66 urte ditu Al-Hadik.
Herrialdea trantsizio demokratiko baterantz eramateko hitza eman du. Hala ere, erregimenaren loturarekin hautsiko ote duen zalantza dute Yemenen, baita hauteskundeen legezkotasunaren ingurukoa ere.