Iraken inbasioa

Preso irakiarren tortura irudiek hunkidura sortu dute

CBS telebista kateak preso irakiarren irudiak zabaldu ditu. Irudi horietan, soldadu estatubatuarrak agertzen dira, presoei tratu txarrak ematen. Argazkiek hunkidura sortu dute nazioartean. Besteak beste, Erresuma Batuko giza eskubideen ordezkari berezi Ann Clwydek irudiak "bildurgarriak" direla esan du.

2004ko apirilaren 30a
18:13
Entzun
Argazkietako batean gizonezko bat ageri da, hanka bat kutxa baten gainean duela, burua tapatuta eta gorputzera kableak lotuta. Preso biluziak ageri dira beste batzuetan, besoak-eta lotuta, eta inguruetan soldaduak irribarreka dituztela.

Tony Blair Erresuma Batuko lehen ministroak bidali zuen Ann Clwyd Irakera, giza eskubideen ordezkari berezi bezala. Hura, "hunkituta" agertu da CBS telebista kateak zabaldu dituen irudiekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.