palestina

Preso palestinarren eskubideen urraketa salatu du NBEk

300 palestinar kargurik gabe atxilotu ditu Israelgo Gobernuak, eta horietako batzuk erasoak jasaten dituzte, Nazio Batuen Erakundearen arabera.

2012ko otsailaren 21a
17:19
Entzun

Nazio Batuen Erakundeak salatu du Israelgo Gobernuak 300 palestinar dituela atxilotuta, eta horiek erasoak jasaten dituztela kartzeletan. 

"Israelgo Gobernuak atxiloketa administratibo deitzen die, baina zintzoagoa da kargurik gabeko atxiloketa deitzea, edo zuzenean, atxiloketa arbitrario deitzea", esan du Richard Falk NBEko lurralde okupatuetako kontalariak.

Falken jakinarazi du "iturri fidagarriek" baieztatu diotela kargurik gabeko 300 palestinar daudela Israelgo kartzeletan. Horien inguruko informazioa eskatu du, eta kasu bakoitzaren jarraipena egiteko asmoa duela gaineratu du. Gaia 2012ko ekaineko Giza Eskubideen Kontseilura eraman nahi du.

Preso horiek eraso fisiko nahiz psikologikoak jaso dituztela salatu du Falkek, baita mediku laguntza jasotzeko zailtasunak dituztela ere. Gainjendeztatutako ziegatan bizi direla adierazi du, eta senideen bisitak ezin dituztela jaso.

"Atsekabetuta nago salaketa hauek urte askoan egin direlako, eta geroztik ez delako erreformarik eta aldaketarik izan", azaldu du Falkek. "Nazioarteak lehentasun handiagoa eman beharko lioke preso palestinarren giza eskubideen urraketari".



 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.