Preso politiko kurdu bat torturatuta hil da Iranen

2010eko urriaren 26a
00:00
Entzun
VAN. Iranen menpeko Kurdistango preso politiko bat hil da asteburu honetan kartzelan. Semed Ehmedi torturen ondorioz hil dela jakinarazi dute giza eskubideen aldeko erakunde kurduek; Urmia kartzelan zegoen. Ehmedi aurretik ere zazpi urtez egon zen preso, eta orduan ere torturak salatu zituen. Aske gelditzean erbesteratu egin zen, baina uda honetan atxilotu zuten berriz.
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.