Atzo, hilabete bat bete zuten gose greban preso politiko maputxeek, Txilen. Concepción eta Temuco espetxeko presoek hasi zuten gose greba uztailaren 9an. Ondoren Valdivia, Angol eta Lebuko preso zenbaitek ere bat egin zuten protestarekin. Gaur egun, 31 dira protestan ari diren presoak.
Halaxe jakinarazi du maputxeen inguruko berriak zabaltzen dituen Manuexpress atariak. "Preso batzuk 12 kilo galdu dituzte, eta ondoeza ere sentitzen ari dira elikagairik hartzen ez dutelako. Salaketak ere egin dituzte erasotuak direlako eta txatu txarrak jasaten ari direlako denbora honetan". Horregatik, familiakoak, atzo, Felipe Bulnes Justizia ministroarengana ziren joatekoak, eta aste honetan berriz, Beheko Kamarako Giza Eskubideen Batzordera.
Hiru eskakizun nagusi dituzte presoek: Pinocheten garaian sortutako Txileko lege antiterrorista aplikatzeari uztea, preso maputxeak askatzea eta epaiketa militarrekin bukatzea.
Txile
Preso politiko maputxeek hilabete bat egin dute gose greban
Pinocheten garaian sortutako Txileko lege antiterrorista aplikatzeari uztea eskatzen dute, baita preso maputxeak askatzea eta epaiketa militarrekin bukatzea ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu