Iraken okupazioa

Presoak torturatzea "goitik" agindu zutela dio Irakeko espetxeetako arduradun estatubatuarrak

Preso irakiarrak torturatzeko agindua AEBetako Armadako goren mailako erabakiguneetatik jaso zutela adierazi du gaur Janis Karpinski brigadako jeneralak, tratu txarregantik ezagun egin zen Abu Grahib kartzelako zein beste batzuetako arduradun izan zenak. Zehazki, Ricardo Sanchez AEBetako Armadako Irakerako agintari nagusiaren izena eman du Karpinskik, erantzunkizuna harena dela iradokiz.

2004ko ekainaren 15a
18:58
Entzun
Erresuma Batuko BBC-ko Radio 4 irrati katean eman ditu azalpen horiek Abu Grahibeko arduradun zenak. Presoak "txakurrak bezala" tratatzeko agindu ziotela esan du, AEBetako Armadako erabakigune "gorenetatik".

Hain zuzen ere, Ricardo Sanchez Irakeko buruzagi militar estatubatuar nagusiari tortura horiei buruz galdetu behar litzaiokeela esan du Karnpinskik.

Abu Grahibeko zein beste espetxe batzuetako arduradun zena kargutik kendu zuten torturen afera lehertu zenean, baina Radio 4 irratian azpimarratu du beste batzuen errua zuritzeko erabili zutela bera; funtsean, bera eta beste soldadu batzuk zigortuz beren buruak babestu nahi izan dituztela goi mailako arduradunek.

Karnpiski kargutik kenduk zuten, baina ez zuten tortura kasuengatik auzipetu. Beste zazpi soldadu bai, ordea. Horietatik bat dagoeneko epaitu dute eta urtebeteko kartzela zigorra ezarri diote. Beste seiak epaitzeko zain daude, eta Karnpiskik agertu du auzi horietan torturei buruzko zehaztasun larriagoak aterako direla azalera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.