Mundua

Proba nuklear gehiago egin edo ez AEBen jarreraren arabera erabakiko du Ipar Koreak

Washintonek "etsaikeriarekin" erantzunez gero bigarren leherketa atomikoa egingo dutela ziurtatu du Kim Yong-nam Ipar Koreako erregimeneko bigarrenak. Ordu batzuk lehenago ohar zorrotza egin du Ipar Koreako diplomatiko batek: NBEko Segurtasun Kontseiluak beren kontra erabateko bahimendua eta blokeo ekonomikoa ezartzea "gerra deklaraziotzat" hartuko luketela.

2006ko urriaren 11
13:10
Entzun
Kim Yong-nam Ipar Koreako Herri Batzar Goreneko presidenteak Japoniako Kyodo albiste agentziari esan dionez, krisia konpontzea edo, aldiz, txartzea, AEBen menpe dago. Hau da, Washingtonek "etsaikeriarekin" jokatzen badu bigarren proba nuklearra egingo dutela ziurtatu du, eta, gainera, ez direla elkarrizketa mahaiara itzuliko. "AEBek etsai gisa jokatzen jarraitzen badute eta gure kontrako presio neurriak ezartzen, ez dugu egoerari aurre egiteko ekintza fisikoak egin beste aukerarik izango", azpimarratu du proba nuklear gehiago egiteko aukerari buruz galdetu diotenean.

NBE Nazio Batuen Erakundeak ezar diezaizkiokeen zigor ekonomikoei dagokienez, Ipar Korea estuasun horieiaurre egiteko prest dagoela azpimarratu du.

Hain ustu, NBEk ezar ditzakeen zigorren inguruan ohar gogorra egin du ordu batzuk lehenago Ipar Koreako diplomatiko batek: Segurtasun Kontseiluak bahimendu ekonomikoa ezartzea erabakiko balu "gerra deklarazio" gisa hartuko luketela esan du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.