mundua

Probintzia bateko gobernadorea hil dute Afganistanen

Takhar probintziako mezkita batean egin dute erasoa, otoitz eguna zelarik. Beste 11 pertsona ere badira hilak.

2010eko urriaren 8a
13:35
Entzun
Takhar probintziako gobernatzailea eta beste 11 pertsona gutxienez hil dituzte gaur goizean Afganistanen, mezkita batean lehergailu bat zartarazita. Ostirala otoitz eguna dute, eta jende mordoska zegoen bilduta mezkitan. Albiste agentzia batzuek diote hildakoak 11 baino gehiago ere izan daitezkeela.

Afganistan iparraldean dago Takhar probintzia. Poliziaren arabera, mezkitan bertan gordeta zegoen lehergailua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.