EUROPAKO BATASUNA

Prodik salatu du betoak EBren lehiakortasuna mugatu duela

Buttiglioneri buruzko azken erabakia ezagutu zain dago Legebiltzarra

AGENTZIAK
BRUSELA
2004ko urriaren 26a
00:00
Entzun
Zenbait herrialdek beto eskubidearen bidez Europako Batasunaren lehiakortasun ekonomikoa oztopatu dutela salatu zuen atzo Romano Prodi Europako Batzordeko jarduneko presidenteak: «Ezinezkoa da ekonomiaren alor guztietan batasuna egotea». Financial Times egunkariari eskainitako elkarrizketan, Lisboako akordioa porrota izan zela esan zuen Prodik. EB 2010erako munduko ekonomia lehiakorrena izateko oinarriak finkatu zituzten akordio horretan.

Europako Batzordean eman dituen 5 urteen balorazio baikorra egin zuen Prodik, baina presidente kargua uzteko asmoa berretsi zuen.Jose Manuel Durao Barroso Europako Batzordeko presidentegaiaren azken erabakiaren zain dago Legebiltzarra, haren proposamena onartuko duten erabakitzeko. Barrosok ez du argitu Rocco Buttiglioneren hautagaitzarekin zer egingo zuen. Homosexualen eta guraso bakarreko familien aurkako adierazpenak egin zituen Buttiglionek. Ondorioz, Legebiltzarreko hainbat kidek hura kargutik kentzeko eskatu zioten Barrosori. Hori egin ezean, hautagai guztien aurka bozkatuko zutela ohartarazi zuten batzuek. Bihar dute egitekoa bozketa.Europako Alderdi Popularrak Barrosoren alde egingo duela iragarri du. Alderdi Sozialistan, aldiz denetariko iritziak daude. Martin Schulz alderdiko buruaren ustez, Buttiglione askatasun zibilekin loturiko auzietatik kanpo uztea ezinbestekoa da, Barrosoren proposamena onartzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.