Mundua

Programa nuklearrarekin aurrera jarraituko duela berretsi du Iranek

Iranek uko egin dio programa nuklearra bertan behera uzteari eta uranioa aberasten jarraituko duela jakinarazi du. "Irango nazioak ez ditu xantaia, inbasioa edo bere eskubideen urratzea onartuko", aldarrikatu du Mahmud Ahmadinejad presidenteak. AEB Amerikako Estatu Batuetako George Bush presidenteak Iranen jarrerak zigorra merezi duela esan du.

2006ko abuztuaren 31
19:44
Entzun
NBEko Segurtasun Kontseiluak programa nuklearra bertan behera utz dezan Irani emandako epea gaur amaitu da baina Iranek uko egin dio uranioa aberasteko programa uzteari. Zehazki, IAEA Energia Atomikoaren Nazioarteko Agentziak Irani buruz egin duen azken txostena gaur plazaratu du, eta Teherango Gobernua teknologia nuklearra garatzen ari dela baieztatu du azterketa horrek. Ondorioz, Irani zigorrak ezartzea erabaki dezake NBEko Segurtasun Kontseiluak.

Bushek, bestalde, programa nuklearra garatzeanTeheranek nazioarteari erronka egiten diola adierazi du. Iranen jarrera kritikatu du eta arma nuklearra egiten uztea “onartezina” dela esan du. Munduarentzat Iran “mehatxu handi bat” dela gaineratu du.

Iranek “terrorismoa” babestu duela nabarmendu du AEBetako presidenteak eta erabaki bat hartzeko ordua dela. Hezbolari armak utzi, finantzatu eta aholkatu izana leporatu dio Bushek Irani.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.