Evo Morales buruzagi indigenak oinarrizko hainbat aldaketa politiko eta ekonomiko egingo dituela iragarri du bere programan. Hona ildo nagusiak:
Politika soziala: Indigenek bizi izan duten bazterketarekin amaituko duela hitzeman du.
Politika ekonomikoa: Sistema neoliberala aldatuko duela agindu du. Gas naturala eta petrolioa nazionalizatzeko asmoa agertu du, herrialdearen garapen ekonomikoa sustatzeko baina, ildo berean, atzerriko transnazionalen inbertsioak errespetatuko dituela iragarri du. Kokaleroak lagunduko dituela esan du, droga trafikoari aurre egingo badio ere.
Atzerri politika: Hego Amerikan ezkerreko alternatiba bat eratzearen aldekoa da. AEBen «inperialismoaren» kontra agertu da.
BOLIVIAKO HAUTESKUNDEAK
Programa politikoa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu