"Herrien Europa eraikitzeko testuinguru historiko baten aurrean gaude. Ezinbestekoa da eragile abertzale guztiak Korsikako herriaren aldeko jarrera bat hartzea", dio hamar alderdiek argitaratutako txostenak.
Akordio bat lortzeko prozesua "luzea eta zaila" izango dela onartu arren,Cortin buruturiko bileran aurrerapausoak egon direla azpimarratu dute. Korsikako alderdi abertzale nagusienak akordioak lortzeko borondatea dutela adierazi dute.
Korsika
Proiektu politiko berri bat adostu asmoz bilera egingo dute Korsikako hamar alderdi abertzalek hilaren 24ean
Korsikako hamar alderdi eta eragile abertzalek bilera burutu dute Cortin (Korsika). Bileraren ostean argitaratu duten prentsa oharraren arabera, hilaren 24ean beste bilera bat egingo dute. Bileraren helburua 2004eko martxoan ospatuko diren hauteskundeetara begira proiektu komun bat lortzea da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu