Mundua

Prostatako minbizia duela iragarri du Olmert Israelgo lehen ministroak

Hala ere, karguan jarraitzeko eragozpenik ez duela nabarmendu du.

2007ko urriaren 29a
12:55
Entzun
Ehud Olmert Israelgo lehen ministroak prostatako minbizia du. Hala jakinarazi du kazetarien aurrean egindako agerraldi batean. Minbizia hasierako fasean dagoela agertu du Olmert berak, datozen hilabeteetan ebakuntza egingo diotela eta ez duela kimioterapiarik beharko. Areago, lehen ministro kargua betetzen jarraitzeko eragozpenik ez duela nabarmendu du Olmertek, eta, beraz, gobernuburutzari eutsiko diola.

Prostatan atzeman dioten tumorea oso txikia, "mikroskopikoa", dela erantsi du Israelgo lehen ministroak, ez duela mestastasirik izan, eta medikuen arabera guztiz osatzeko erabateko aukera duela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.