Mundua

Protesta eta eztabaida artean iritsi da Olinpiar Jokoetako zuzia San Frantziskora

Londresen eta Parisen izandako manifestazio eta liskarrak gaitzetsi ditu Txinak, eta zuziak aurrera jarraituko duela nabarmendu du. Nazioarteko Olinpiar Batzordea, berriz, zuziak munduan barrena egiten duen itzulia bertan behera uztea aztertzen ari da, etorkizunera begira.

2008ko apirilaren 8a
13:36
Entzun
Txinako Gobernuaren kontrako eta Tibeten aldeko protestekin hartu dute Olinpiar Jokoen zuzia Londresen eta Parisen. Atzo Parisen hiru aldiz itzali behar izan zuten, eta autobusean eraman ibilbidearen zati handi batean. Halaber, zenbait lagun zauritu ziren maifestarien eta Poliziaren arteko liskarretan eta atxilotuak ere izan ziren.

Istilu horiek guztiek zuzia munduan barrena egiten ari den ibilaldiaren komenigarritasunaren inguruko eztabaida piztu dute. NOB Naziorteko Olinpiar Batzordeak ez du aukera hori baztertu, baina esan du antolatzaile den heinean Txinari dagokiola erabakia hartzea. Etorkizuneko jokoei begira munduan zeharreko bidaia hori bertan behera uztea aztertzen ari da NOB, "Olinpiar Jokoetan politika sar dadin eragozteko".

Txinako Gobernuak, aldiz, ematen du ez duela aukera hori aintzat hartu. Londresen etaParisen gertatutako istiluak gaitzetsi ditu, eta "Tibeteko separatistei" egotzi dizkie. Zuziak aurrera egingo duela nabarmendu du.

Nolanahi ere, protesta artean heldu da zuzia gaur San Frantziskora (Ameriketako Estatu Batuak) ere. Iritsi bezperetan, atzo, hainbat lagun Golden Gate zubitik ekegi ziren Tibeten aldeko pankartekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.