Protestak hasi zirenetik Libiatik atera ezinik zeuden euskal herritarrek lortu dute herrialdea uztea, Eusko Jaurlaritzak jakinarazi duenez. Hamazazpi gipuzkoarrek eta lapurtar batek osatutako motorzale taldeak Aljeriara iristea lortu du, iturri berberaren arabera. Taldea Libiako basamortuan egon da protestak hasi zirenetik, «istiluetatik urruti», familiaren arabera.
Joseba Etxebarria langile lekeitiarrak, berriz, itsasontziz utzi du herrialdea. Etxebarria Ras Lanuf hirian egon da protestak hasi zirenetik, Tripolitik 700 kilometro mendebaldera. EITBren arabera, Maltara ailegatzekoa da ontzia. Europako Batzordearen arabera, errebolta hasi zenean 10.000 europar zeuden Libian; orain, 650 inguru gelditzen dira.
Protesten hasieratik harrapatuta zeuden euskal herritarrak Libiatik atera dira
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu