PSCk berriz ere Jose Montilla Kataluniako Generalitateko presidentea izendatuko du kargu bereko hautagai. PSCk Batzorde Nazionalak apirilaren 17an egingo du batzarra eta orduantxe hartuko dute erabakia. Montilla berriro presidentegai aurkezteko prest dagoela jakinarazi du gaur Miquel Iceta Kataluniako alderdi sozialistako bozeramaileak.
PSCn beste inork lehendakarigai izan nahi badu, alderdi barruan martxoaren 28rako aurkeztu beharko du hautagaitza. Ez dute aurreikusten beste inork emango duenik halako pausorik. Beste hautagairik balego, Batzar Nazionalak bozketa bidez hautatuko luke lehendakarigaia.
Aurten izango dira Kataluniako Legebiltzarreko hauteskundeak. Montillak, baina, oraindik ez du datarik eman. Azkeneko bi legealdietan PSC, ERC eta ICV daude gobernuan.
kataLUNIA
PSCk berriro izendatuko du Montilla Generalitaterako presidentegai
Aurten egingo dituzte Kataluniako Legebiltzarreko hauteskundeak; datarik ez dago oraindik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu