Eurokoparen ataritan, Mahmoud Sarsaken egoera salatzeko deiadarra Europa osoan zabaldu da, baita Euskal Herriako futbolarien artean. Patxi Puñal eta Cesar Krutxaga Osasunako jokalariek eta Karlos Gurpegi Athleticeko jokalariak bidezko epaiketa bat egin eta Sarsak askatzeko eskatu dute.
Sarsak Palestinako selekzioko jokalari izatetik, hilzorian dagoen preso politiko izatera igaro da. Gazan jaiotakoa da eta 25 urte ditu. 2009an atxilotu zuten Sarsak, Zisjordaniara zihoala selekzioarekin jokatzera. Sarsak Isralego "atxiloketa administratiboaren" enegarren biktima da. Hiru urte daramatza espetxean inolako epaiketa, salaketa edo akusaziorik gabe. Horregatik, gose greba mugagabea hasi zuen orain 81 egun.
Nazioarteko medikuek salatu dute futbolariaren egoera "oso larria" dela, "hilzorian dagoela". Sarsak hospitale batera eramateko eskatu dute, espetxeko herietxea ez dagoelako gaixoa hartatzeko behar bezala prestatuta. Israelek baina ez du futbolaria hospitaletik ateratzeko baimenik eman nahi.
4000 palestinar inguru daude preso israelgo kartzeletan eta ehundaka presok gose greba hasi dute, euren egoera latza salatzeko helburuz.
Futbolak indarra hartu du Palestinan herriaren aitortzaren sinbolo gisa. Eta Palestinako selekzioaren indarra gorantz doa, berriki hamar selekzio biltzen dituen norgehiagoka irabazi du —Tunisia, Indonesia, Vietnam, Pakistan, Mauritania, Uzbekistan, Jordania, Sri Lanka eta Kurdistan— .