ERC bere alderdiko buruzagitza kritikatzeko hautsi du isiltasuna Josep Lluis Carod Rovira Generalitateko jarduneko lehendakariordeak. Carodek kanpaina «ezin okerragoa» egin izana aurpegiratu dio Joan Puigcercos alderdiko buruari, eta porrot handiaren ostean dimititu behar zuela ziurtatu du. «Irtenbide duin bakarra dago alderdi batek 540.000 boto galdu dituenean». Kataluniako hautesleek hiruko gobernua zigortu arren, «ezkerreko plataforma katalanista» berreskuratzeko deia egin du Espainiako hauteskundeei begira.
Espainiako Kongresuan jarraituko du Josep Antoni Duran i Lleidak, Unioko buruak. Generalitateko lehen kontseilaria edo gobernuko bigarrena izateko eskaintzari uko egin dio Duranek, Madrilen beharrezkoagoa izango dela iritzi baitio.
Puigcercosen dimisioa eskatu du Carodek, eta ezkerra biltzeko deia egin du
Duran i Lleidak Madrilgo Kongresuan jarraituko du, eta ez da Generalitateko bigarrena izango
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu