Dena da posible nahikoa babes eskuratuz gero, eta zentzu horretan Junts per Catalunya eta CUP prest leudeke Carles Puigdemont presidente izendatzeko inbestidura saioa "bihar bertan" egiteko, horrek Konstituzionalaren agindua urratzen badu ere. ERCk, ordea, nahiago luke beste hautagai bat aurkeztu inbestidurara; hori bai, hura ere bat dator berehala egin beharrekoa dela bozketa.
Mobilització permanent no violenta, aturem el País i investim @KRLS#PrimaveraCatalana
— Carles Riera (@carlesral) 2018(e)ko martxoak 25
Ez da, hala ere, espetxeratzeei erantzuteko alderdi subiranisten darabilten aukera bakarra. Hiruetatik inork ez du baztertzen, CUPeko kideek esan bezala, mobilizazioak eguneroko bilakatzeko edo Errepublikaren Aldeko Mugimenduek eskatu modua greba orokorrerako deia egitea.
Dena den gerta liteke nahikoa babes lortuz gero hiru aukerak abian jartzea, alegia, aste honetan bertan inbestidura saioa egitea eta aldi berean mobilizazioetara eta greba orokorrerako deia egitea.