Kataluniako erreferenduma

Puigdemont: "Urriaren 1ean etxetik aterako gara, botopapera eramango dugu, eta erabili egingo dugu"

Espainiak Kataluniaren autonomia eten eta "salbuespen egoera" ezarri du. Hala uste du Kataluniako Gobernuak. Baina eraso "antidemokratikoei" erantzun demokratiko eta baketsua ematera deitu ditu herritarrak. Gizarte eragilleekin erantzun hori antolatzeko bilera egingo duela jakinarazi du.

Gobernuko kideak, gaur, adierazpen instituzionala irakurtzen. @GOVERN
2017ko irailaren 20a
07:30
Entzun

Larria da egoera Kataluniako Gobernuaren irudiko. Espainiak "marra guztiak" pasatu ditu, eta "demokraziarentzat lotsa" bihurtu da. Gaur gertatu dena gobernuari "koordinatuta egindako erasoa" dela salatu du, eta Espainiak zuzenbide estatua urratu duela deitoratu du, berme konstituzionalak hautsi dituela, eta nazioartean onartuta dauden eskubideak urratu.

Kataluniako Gobernuak egindako larrialdi bileraren ostean egin ditu adierazpenok Puigdemontek. Atxilotuei babes "juridiko, politiko eta pertsonala" azaldu die, eta Kataluniako herritarrei eskatu die erantzun "demokratikoa eta baketsua" emateko.

Erantzun demokratikoa emateko bideak jarriko dituztela jakinarazi du, eta hori gizarte eragileekin batera egingo dutela; haiekin bildu eta adostuko ostean jakinaraziko dutela deialdia. "Herritarren erabakitzeko eskubidea defendatuko dugu".

Hala ere, erasoak eraso, urriaren 1a "erreferendumaren eguna" izango dela berretsi du, eta, ordura arte, "gehiegikeriak eta legez kanpoko ekimenak" salatuko dituztela. Kataluniako Gobernuak hauteskundeen eta legebiltzarraren legeak eta mandatuak jarraitzen dituela berretsi du. "Ez dugu onartuko erabakitzeko eskubidea urratzerik".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.