Katalunia

Puigdemontek legebiltzarrari eskatu dio bildu eta zer egin erabakitzeko

Espainiako Gobernuaren jarrera onartezina dela esan du Carles Puigdemontek 21:00etan irakurri duen adierazpen instituzionalean. Beraz, Kataluniako legebiltzarrari eskatu dio osoko bilkura egin, eta Mariano Rajoyren gobernuaren jarreraren aurrean zer egin erabakitzeko.

Puigdemont, gaur. RUBEN MORENO GARCIA / GENERALITA
2017ko urriaren 21a
07:55
Entzun

Francoren garaitik Kataluniako instituzioek izan duten "erasorik gogorrena" da PPren Gobernuak aurrera eraman nahi duena, Puigdemonten arabera. Generalitatearen botere guztiak bere gain hartu nahi ditu Espainiako Gobernuak eta sei hilabeteko epean hauteskundeak deitu.

Kataluniako instituzioei Espainiako Konstituzioa ez betetzea egozten die Rajoyk. Haiek, ordea, Espainiako Konstituzioa baino lehenagokoak direla akordarazi dio Puigdemontek.

Instituzioak defendatzeko deia egin die herritarrei, eta eskatu die, orain arte egin bezala, "modu baketsu eta zibilizatuan" egiteko. "Duintasunez eta argudioz armaturik". Rajoyren erabakia zuzenbide estatutik kanpo dagoela dio. Jordi Sanchezen eta Jordi Cuixarten espetxeratzea salatu du: "Bake gizonak dira".

Katalanei ez ezik Espainiako herritarrei eta Europakoei ere hitz egin die Generalitateko lehendakariak. Aurrenei gazteleraz zuzendu zaie, eta ohartarazi die 155. artikulua aplikatzeak Espainiako toki batzuetan gerora ere halakoak egiteari bidea irekitzen diola, eta beraientzat ere ez dela ona. Europari, berriz, inglesez zuzendu zaio: "Egiten duguna egiten dugu Europa demokratiko eta baketsuan sinesten dugulako".

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.