TXETXENIA

Putin: «Terroristak suntsitu behar dira»

Zazpi errusiar hil dira azken orduetan txetxeniar gerrillariek herrialdeko hainbat herritan egindako erasoetan

Erredakzioa
2003ko uztailaren 8a
00:00
Entzun
Errusiako presidente Vladimir Putinek «terroristak suntsitu» behar direla esan du, larunbatean bi emakumek egindako eraso suizidaren ostean 18 pertsonahil ziren bertan. «Ezkutatuta dauden soto eta gordelekuetatik atera eta suntsitu egin behar dira terroristak», adierazi du. Erasoen helburua Txetxeniaren «konponketarako prozesu politikoa» bertan behera uztea dela gaineratu du. «Alferrikakoa da prebentzio neurriak ezartzea; munduko herrialde bakar batek ere ez du terrorismoaren aurka amore ematen, eta Errusiak ere ez du etsiko».

Txetxeniako «bidelapurrak» «nazioarteko sare terroristarik arriskutsuena» dela nabarmendu zuen Putinek atzo.

Zazpi errusiar hilda

Larunbateko eraso suizidaren ostean, areagotu egin dira txetxeniar gerrillarien erasoak. Hala, atzo zazpi pertsona hil ziren hainbat lekutan eginiko ekintzetan. Tartean, poliziakide bat, soldadu bat, bizkartzain bat eta hiru agente berezi hil ziren.

Bien bitartean, igandean Txetxeniako hegoaldean dagoen Elistanzhi herrian lurra jo zuen helikoptero militarra txetxeniako gerrillak suntsitu duela ondorioztatu dute ikerketek. Hasiera batean, arazo teknikoak zirela medio erori zela jakinarazi zuten agintariek, baina helikopteroaren isatsean «dozenaka bala zulo» zeudela zehaztu zuten atzo. «Gerrillarien ekintza izan da», zehaztu zuten Defentsa Ministerioko ordezkariek.

Erasoaren ondorioz, bost militar hil, eta beste hamalau zauritu ziren. Helikoptero militarrean hemeretzi militar zihoazen, eta airea hartu eta berehala jo zuen lurra.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.