Bileraren hasieran halaxe esan dio Donald Trump AEBetako presidenteak Vladimir Putin Errusiakoari: "Benetan uste dut munduak nahi duela guk biok harreman ona izatea". Horretarako itxaropenez agertu da, gainera. Aurretik berak idatzitako txio bati erantzuten ari zela zirudien, han idatzi baitu "inoizko harremanik txarrena" dutela bi herrialdeek.
Our relationship with Russia has NEVER been worse thanks to many years of U.S. foolishness and stupidity and now, the Rigged Witch Hunt!
— Donald J. Trump (@realDonaldTrump) 2018(e)ko uztailaren 16(a)
Putinek, berriz, "munduan tentsioa sortzen duten gaiez" hitz egin nahi du AEBetako gobernuburuarekin: "Iritsi da arretaz hitz egiteko ordua", esan du. Aldebiko harremanez hitz egin nahi du, batetik, eta tentsioa sortzen duten arazoez, bestetik, "nahikoa" baitira.
Bileraren ondoren bi presidenteek agerraldia egin dute elkarrekin. AEBetako eta Errusiako presidenteek azkenekoz 2010ean egin zuten agerraldi bateratu bat —Barack Obamak eta Dmitri Medvedek—.