Vladimir Putin Errusiako lehen ministroaren aurkako atentatu saio bat zapuztu zutela onartu dute Errusiako eta Ukrainako zerbitzu sekretuek. Errusiako telebista kateak jakinarazi du urte hasieran atxilotu zituztela Ilia Pianzin y Adam Osmaev, ustez atentatua prestatzen ari ziren bi lagunak.
Pianzin urtarrilean atxilotu zutela azaldu dute, beste lagun batekin leherkariak erabiltzen ikasten ari zela. Deklarazioan onartu zuen beste kidea Osmaev zela, eta atxilotu ondoren, Osmaevek onartu zuen Putinen aurka egin behar zutela presidentetzarako hauteskundeen ondoren.