Zehazki, 266 diputatuk eman dute Quebec nazioa dela aitortzen duen mozioaren aldeko botoa, eta 16k kontrakoa. Stephen Harper Kanadako lehen ministro kontserbadoreak aurkeztu zuen proposamena, eta Alderdi Kontserbadoreak, Alderdi Liberaleko diputatu gehienek, Bloke Quebectarrak eta NDP sozialdemokratak egin dute bat mozioarekin.
Proposamen hori onartu aurretik, Bloke Quebectarraren beste bat atzera bota dute: huts-hutsean Quebec nazioa dela aldarrikatzen zuen, Kanadaren baitako zehaztapen hori gabe.
Nolanahi ere, atzo arratsean (bart goizaldea Euskal Herrian) onartutako mozioa "garaipena" dela adierazi du independentisten buruzagi Guilles Duceppek: aurrerapausoa dela, burujabetza lortzeko beste urrats bat.
Quebecen birritan egin dituzte Kanadari lotuta jarraitu edo ez erabakitzeko erreferendumak. Lehendabizikoan, 1980an, botoen %59,6 independentziaren kontrakoak izan ziren. 1995ean egin zuten berriro herri galdeketa: hautesleen %90ek eman zuen botoa, eta %49,6 independentziaren aldekoak izan ziren. Zehazki, 54.000 botoko aldeagatik irabazi zuten Kanadaren barruan segitzearen aldekoek (%50,4).
Mundua
Quebec nazioa dela onartu du Kanadako Legebiltzarrak
"Kanadaren barruko nazioa" dela zehazten du. Nolanahi ere, independentziaren aldeko Bloke Quebectarrak aurrerapausoa dela iritzi dio. Gobernuko Alderdi Kontserbadoreak egin du proposamena, eta gehiengo handiz onartu du Legebiltzarrak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu