katalunia independentziara bidean

Rajoy: "Inork ez du eskubiderik Katalunia osoaren izenean hitz egiteko"

Espainiako gobernuburua Katalunian da.

Mariano Rajoy, Bartzelonan. TONI ALBIR, EFE
2014ko azaroaren 29a
13:52
Entzun

"Obsesiboki katalanen arteko banaketa sustatzea" leporatu dio Rajoyk Artur Mas Generalitateko presidenteari. "Mito historiko eta politiko faltsuak" zabaldu dituela uste du. Azaroaren 9ko parte hartze prozesuari dagokionez, Masek "porrot" egin duela dio, bere helburua "Katalunia independentista bat aurkeztea bazen".

Gainera, Kataluniako egoera ekonomiaren gainean herritarrak "engainatu" izana egotzi dio. Rajoyren arabera, ekonomikoki Katalunia laguntzeko neurriak hartu ditu Espainiako Gobernuak, eta hala jarraituko du. "Ahal dudan bitartean, Espainiako herritar bat bera ere ez dut albo batera utziko". Kataluniara joan da Rajoy, alderdi popularraren ekitaldi batean parte hartzeko.

Masek proposatutako bide orriaz ere mintzatu da. Rajoyren ustetan, "inora ez doan bidaia bat" bultzatzen ari da Generalitateko burua, eta ohartarazi du hitz egiteko prest dagoen arren, ez duela "Espainiaren batasuna negoziatuko".
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.