"Espainia herrialde serioa da eta herrialde serio batek ezin du onartu legea urratzerik edo haren kontura probetxu politikoa ateratzerik", ohartarazi du Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak Kataluniako prozesu subiranistari erreferentzia eginez. Gobernuburuak ikasturte politikoaren balorazioko hitzaldia baliatu du Generalitateari mezua igortzeko: "Katalunia ez da inoiz independente izango".
Datorren irailaren 27an egingo diuzten bozez ere aritu da Rajoy eta adierazi du ezin litekeela "plebisziturik" egin legea ez baitu halakorik baimentzen: "Erkidego bateko hauteskundeak izango dira, ez besterik. Ez dugu onartuko plebisziturik egitea, iaz independentziari buruzko galdeketa egitea onartu ez genuen bezala".
Bide batez, iragarri du Gobernuak "aktiboki" defendatuko duela "Espainiaren batasuna, subiranotasun nazionala eta espainiar guztien berdintasuna".