espainia

Rajoyk 2003-2011 artean 1,39 milioi euro irabazi zituen PPn

Espainiako gobernuburu eta PPko presidenteak bere diru sarreren berri eman du Moncloaren webgunean. Ezker Anitza-IUk Rajoyren dimisioa eskatu du elkarretaratzeetan.

2013ko otsailaren 9a
19:29
Entzun

Politikari askok esan ohi dute ez direla politikan dirua irabazteko sartu. Mariano Rajoy Espainiako gobernuburu eta PPko presidenteak berak esan berri du politikan sartu aurreko lanpostuan askoz gehiago irabazten zuela. Gaur hark 2003-2011 arteko bere diru sarreren berri eman du Moncloaren webgunean, eta aldi horretan PPtik denera 1,39 milioi euro jaso zituen. 154.444 euro urtean. Hori, ofizialki.

El País egunkariak aurreko egunetan Barcenas auzian argitaratu izan duenez, Rajoyk ezkutuko ordainketen bidez 25.200 euro jaso zituen 11 urtez segidan —PPko beste buruzagi batzuek ere bai—.

Rajoy, PPko soldata 2003-2011 artean

2003: Rajoyk PPtik denera 41.195 euro jaso zituen 2003. urtean.

2004: 136.870 euro.

2005: 143.912 euro.

2006: 146.459 euro.

2007: 157.717 euro

2008: 85.794 euro.

2009: 196.490 euro.

2010: 181.098 euro.

2011: 200.628 euro.

2011 bukaeratik Espainiako gobernuburua dela eta, Rajoyk 2012an ez zuen PPtik dirurik jaso, alderdiak esan duenez. Aurten ere ez.

Iaz Espainiako gobernuburu gisa denera 74.912 euro irabazi zituen, Moncloaren webguneko datuen arabera.

Ezker Anitza-IU Rajoyren dimisio eske

Ezker Anitza-IUk Rajoyren dimisioa eskatu du, "ustelkeriagatik". Elkarretaratzeak egin ditu Bilbon eta Donostian, Rajoy kanpora. Ustelkeria ez lelopean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.