Mundua

Rajoyren kontrako zentsura mozioa ez dute onartu

Espainiako Kongresuko diputatuetako 82k babestu dute zentsura mozioa, 170ek kontra egin dute, eta abstenitu egin dira 97. Podemosen proposamena ez da aurrera atera, beraz.

Saioaren amaietan, Iglesas eta Rajoy txaloka. EMILIO NARANJO, EFE
2017ko ekainaren 14a
14:35
Entzun

Aurreikusitakoa gertatu da, eta, bi eguneko eztabaidak emandakoaz aparte, zentsura mozioak ez du aldaketarik ekarri Espainiako Gobernuan. Podemosek bere hautagaiaren babesik gabe abiatutako bidea halaxe amaitu du, eta, beraz, Pablo Iglesias ez da izango gobernuburua.

Podemoseko hautetsien babesaz gain, ERCkoena, Compromisekoena eta EH Bildukoena besterik ez du lortu proposamenak. PPk, Ciudadanosek, UPNk, Foro Asturiasek eta Coalicion Canariak kontrako botoa eman diote, eta PSOE, EAJ, PDeCAT eta Nueva Canarias abstenitu egin dira.

Espero bezalako emaitzarekin amaitu da bi eguneko saioa, nork bereei txalo eginez.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.