Protestak herrialde arabiarretan

Ramadanak iraun bitarten 473 pertsona hil dituzte Sirian presidentearen aurkako protestetan

Amnesty Internationalek salatu du apiriletik abuztu erdialdera arte 88 pertsona hil direla Siriako kartzeletan. Hildakoek jipoiak, erredurak eta deskarga elektrikoak jasan zituzten, besteak beste.

2011ko abuztuaren 31
16:51
Entzun

Siriako Giza Eskubideen Behatokiak jakinarazi duenez Bachar al Assaden aurkakoen kontrako errepresioak ez du etenik izan Sirian eta 473 pertsona hil dira Ramadanak iraun duen hilabetean. Hildakoen artean 360 zibilak dira eta gainontzeko 113ak Armadako edo segurtasun indarretako kideak dira.

Hama hirian abuztuaren 3an eta 10ean Armadak egindako erasoetan izandako biktimak zifra honetatik kanpo geratu dira. Behatokiak adierazi duenez, 2.434 pertsona hil dira guztira Sirian pasa den martxoak gobernuaren aurkako protestak hasi zirenetik.

88 hildako kartzeletan, apiriletik hona

Amnesty Internationalek kaleratu duen txosten baten arabera gutxienez 88 pertsona hil dira Siriako kartzelatan apiriletik abuztu erdialdera arteko denboran. Presoak Al Assaden aurkako protestetan parte hartzeagatik zeuden kartzelan; horietatik 10 adingabekoak ziren. Amnesty Internationalek salatu duenez presoek jipoiak, erredurak, deskarga elektrikoak eta beste hainbat gehiegikeria jasan jasan zituzten kartzelan

Txosten honen arabera gutxienez 52 ildakoren kasuan heriotza eragin edo lagundu zuten tortura eta tratu txarren frogak existitzen dira. Izan ere, AIk hildakoen familiakoek hartutako argazki eta bideo irudiak bildu ditu eta auzitegiko mediku independienteei eman dizkiete aztertzeko. Hauek ateratako ondorioek diote hilotzek zituzten zauriek frogatzen dutela presoek "izugarraizko jipoiak" jasan zituztela erredura eta zartadez gain.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.