MUNDUA

Ramon Jauregi Espainiako presidentetzako ministroak Poliziaren jokabidea justifikatu du

Aita santuaren bisitaren aurkako manifestazioak mundu mailako gazteen jardunaldietako jendearekin egin zuen topo, eta istiluak sortu ziren. Polizia baimendutako manifestazioari oldartu zitzaion.

2011ko abuztuaren 18a
15:47
Entzun

Espainiako presidentetzako ministro Ramon Jauregik Poliziak atzo izandako jokabidea justifikatu du, "zuzena" izan zela argudiatuz. Polizia baimendutako manifestazioko jendeari soilik oldartu zitzaion, manifestarien eta jardunaldietako jendearen artean istiluak sortu zirenean.

Mundu mailako gazteen jardunaldietako jendea Puerta del Solen zegoen, eta manifestazioaren ibilbidea handik pasatzen zen. Horrela, bi taldeek topo egin zuten han, eta istiluak izan ziren.

Azkenik, Polizia manifestariei oldartu zitzaien.

Jauregik azaldu du Puerta del Solen gertatutako "arazoak" konpondu zituztela, "tentsioa eta oihuak" izan zirelako.

Benedikto XVI.a aita santua heldu da Madrilera, eta horrek poza eta kexak sortu ditu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.