Ekialdeko Timor

Ramos Horta irabazle Timorren, botoen %73 jasota

Bozen %90 zenbatuta dituzte. Egungo lehen ministro eta Bakearen Nobel sariduna, Franciso Guterres Legebiltzarreko lehendakariarekin neurtu da buruz buru Presidentetzarako bigarren itzulian.

2007ko maiatzaren 10a
14:38
Entzun
Atzo egin zituzten Ekialdeko Timorren presidentea aukeratzeko bigarren itzuliko hauteskundeak: Jose Ramos Horta egungo lehen ministroa eta Bakearen nobel sariduna eta Francisco Guterres Legebiltzarreko lehendakari eta erreboltari izana lehiatu dira buruz buru. Hauteskunde batzordeak iragarri duenez, botoen %90 zenbatuta, %73 Ramos Hortak eskuratu ditu. Ondorioz, egungo lehen ministroa izango da Timorko hurrengo presidente.

Igandean emango dituzte behin betiko emaitzak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.