Birmaniako hiriburuan atzo izandako hiru atentatuetan gutxienez hamaika lagun hil eta beste 162 zauritu ziren. Jendez mukuru zeuden hiru merkataritza gunetan jazo ziren leherketak. Agintean dagoen junta militarreko arduradunek Karen eta Shan gerrillari taldeei egotzi zien atentatuen erantzukizuna.
Orotara lau leherketa izan ziren hamar minutuan. Dagon, Junction-8 eta Trade Center saltokietan leherrarazi zituzten bonbak eguerdian. Ordu horretan ehunka pertsona zeuden bertan. Agintariek emandako balantzea baino biktima kopuru nabarmen handiago baten berri eman zuten hasiera batean lekuko batzuek. Emakume batek 40 gorpu ikusi zituela jakinarazi zuen.
Karenei eta Shanei errua
Rangunen agintean den junta militarrak KNU Karen Batasun Nazionalari eta Shan Nazioaren Armadari egotzi zien leherketa, irrati eta telebista publikoan zabaldutako ohar batean.
Erbestean bizi diren oposizioko indarrek osatutako NCGUB behin-behineko gobernuari ere egotzi zioten leherketen erantzukizuna.
BIRMANIA
Rangunen hiru bonba lehertu eta 11 lagun hil eta beste 162 zauritu dira
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu