Lugon, Orensen, Coruñan eta Pontevedran egin dituzte atxiloketak; azken hiri horretan gehienak. Resistencia Galega "erakunde terroristarekin" harremanak izatea eta "terrorismoa goratzea" leporatzen diete. Polizia iturrien arabera, Causa Galicia erakundekoak dira atxilotu guztiak.
Polizia operazioak zabalik segitzen duela eta atxiloketa gehiago izanen direla iragarri dute.