mundua

Reuven Rivlinek eskuratu du Israelgo presidentetza

Bozketa parekatua izan da, eta bi itzuli behar izan dira Simon Peresen ordezkoa hautatzeko. Uztailaren 24an hartuko du kargua.

Rivlin —eskubian—, Xitrit hautagaiarekin. ABIR SULTAN
2014ko ekainaren 10a
08:20
Entzun

Gehiengo osoa lortzeko 60 boto behar ziren, eta Rivlinek, Likud alderdiko politikariak, 44 eskuratu ditu lehen itzulian; bigarrenean, berriz, 63 lortu ditu. Meir Xitrit hautagaiak 31 jaso ditu lehen itzulian, eta 53 bigarrenean. "Israeldar guztien presidentea" izango dela esan du garaipenaren berri izan ondoren.

Legebiltzarreko 120 ordezkarietatik 119k parte hartu dute bozketan. "Espero genuena baino dramatikoagoa izan da, baina azkenean Rivlin irten da garaile", esan du Israel Katz Garraio ministroak.

74 urte ditu Rivlinek. Benjamin Netanyahu lehen ministroaren alderdikidea da —biak Likud-ekoak—, baina 2009tik desadostasun ugari izan dira bien artean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.