BRASIL

Rio de Janeiroko sarraskian parte hartzea egotzita, sei polizia kartzelatu dituzte

Erredakzioa
2005eko apirilaren 7a
00:00
Entzun
Joan den astean Rio de Janeiro hirian 30 pertsona hil zituztelakoan, atxilotutako 11 poliziakidetatik sei kartzelatzea ebatzi zuen atzo auzitegi batek. Kartzelaldia 30 egunekoa izango da. Bitartean, 72 orduko atxilotze administratibopean ziren beste hiru polizia eta atzo bukatzen zitzaien epea. Lerrook idazterako ez zegoen hauek espetxean segitu behar zuten edota askatuko zituztenen inguruko informaziorik.

Lekuko batzuen esanetan, ustezko hiltzaileetako bat krimenaren lekura itzuli zen handik gutxira; azaldu zuenez, «ikertzaileei laguntzeko». Hiltzaileek zeinahiri tiro eginez egin zuten Rio de Janeiroko iparraldeko Nova Iguazu eta Queimados udalerrien arteko bidea.Herenegun gizonezko bat hil zuten tiroz, iragan asteko sarraskiaren toki berean. Zenbait hedabideren arabera, «polizia ustelen oharkizuna» izan liteke hilketa. Ikertzaileek uste dute, berriz, Polizia Militarreko kideen laguntza izan dezaketela hiltzaileek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.