Jose Luis Rodriguez Zapatero ez da berriro aurkeztuko Espainiako presidentetzarako hauteskundetara. PSOEren barne bilera batean egin du iragarpena, eta bere asmoa hasieratik zortzi urte baino gehiago ez egotea zela azaldu du. PSOEk maiatzeko hauteskundeen ondoren hasiko du hautagaia aukeratzeko prozesua. Orain arte Zapateroren lekukoa hartzeko hautagaien artean Alfredo Perez Rubalcaba eta Carme Chacon ministroak aipatu izan dira.
2003an hartu zuen agintea Zapaterok, martxoaren 11n Madrilen izan ziren atentatuen ondoren egin ziren hauteskundetan. ETAren su-etenek eta, batik bat, krisi ekonomikoak baldintzatu dituzte bere bi agintaldiak. Zapaterok krisiarekin egin duen kudeaketa asko kritikatu izan dute hainbat sektorek, eta horrek PSOEren aldeko boto intentzioa asko jaitsi du, PPren mesedetan. Orain urtebete falta da Espainiako presidentetzarako hauteskundetara, eta galdutako sinesgarritasuna berreskuratzea izango du helburu PSOEk. Horretarako, ordea, lehenik maiatzeko hauteskundeetan azterketa garrantzitsua izango du.